XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskimalen hizkuntzan dozenaka hitza dira foka izendatzeko; adinaren, tamainaren, izotz gainean duen jarreraren eta abarren arabera.

Ez da harritzekoa, animalia horrek eskimalen bizitzan eta elikaduran duen garrantzia kontutan hartuta.

Fokek izotza zulatzen dute arnasa hartzeko eta ehiztariek etengabe zaintzen dituzte arnas zulo horiek fokak harrapatzeko.

Arrainak harrapatu behar direnean, ordea, eskimalek egin behar izaten dituzte zuloak izotzetan.

ELURRA IZENDATZEKO EHUN ERA DESBERDIN

Eskimalena izan zen Amerikako lehen hizkuntza.

Hizkuntzaren lexikoa giro geografikoaren eta kulturaren araberakoa da.

Horregatik eskimalen hizkuntzan oihan tropikala, postetxeko zuzendari orokorra eta antzeko hitzik ez dute, baina hitz ugari dute eguneroko bizimoduko ideiak adierazteko.

Guk elurra izendatzeko hitz bakarra dugu, baina inuitek (hauentzat oso garrantzitsua delako) lau hitz desberdin erabiltzen dituzte: elurra airean, noraezeko elurra, lurreko elurra eta elur hezea eta biguna.

Horrez gain, hitz hauetatik eta erro bereko beste batzuetatik eratorritako pilo bat dute erori berria den elurra, elur gogorra, igluak egiteko elurra, etab. izendatzeko.